Integrazio erdipresentzialeko goi-mailako zikloa

Modalitate erdipresentzialaren ezaugarriak

Modalitate erdipresentziala batez ere helduei zuzenduta dago. Zikloa hiru urtetan egiten da, derrigorrezko praktikekin bigarren eta hirugarren mailan. Ikasketa horiek astean hiru egunetan egiten dira, arratsaldez. Zikloko orduen zenbaketa 2.000 ordu dira; horietatik % 60 (1.200 ordu) presentzialak dira eta % 40 (800 ordu) etxean lan egitekoak. Klasera joatea eta etxean lan egitea nahitaez bete beharrekoak dira. Derrigorrezko asistentziako bi jarduera osagarri daude 1. eta 3. mailan (komunikazio-tailerrak), gau bat edo bi Iruñerritik kanpo igarotzea eskatzen dutenak.
Ikasketa modalitate honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Nafarroako Gobernuaren webgunera jo dezakezu hemen.