Oferta Modular FP - CI Escuela de Educadoras - Ikasnova
Oferta Modular FP - CI Escuela de Educadoras
Lanbide Heziketako modulu-eskaintza
Lanbide Heziketako modulu-eskaintza
Lanbide Heziketako modulu-eskaintza
Lanbide Heziketako moduluen eskaintza lanbide-heziketako irakaskuntzak hainbat modalitatetan eta eskaintza motatan egiteko aukera eskaintzen duen araudiaren barruan dago.
Lan-adinean dauden pertsonen prestakuntza-premiak asetzea, bizitzan zeharreko lanbide-kualifikazioa etengabe hobetzea, kalitatezko lanbide-heziketako hainbat modalitate bermatzea eta egiazta daitezkeen prestakuntza-eskaintzen malgutasuna eta modularitatea bermatzea du helburu.
"Genero-berdintasuna sustatzeko" lanbide-heziketaren modulu-eskaintza apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearen 35.1 artikuluan xedatutakoaren barruan dago; izan ere, genero-prestakuntza bermatzen da, lehentasunez, lanbide-heziketako goi-mailako teknikarietan, eta Nafarroako Lanbide Heziketak genero-berdintasunari buruzko Garapen Jasangarriaren 5. Helburuan parte hartzen du, zeharkako prestakuntza eta genero-berdintasuna sustatzeko gaitasun espezifikoak dituzten langileen eskaerari erantzuten baitzaio.
Lanbide-kualifikazioa zeharkako prestakuntzarekin eta GENERO-IKUSPEGIKO gaitasun espezifikoekin osatzen duen prestakuntza da, genero-berdintasunaren sustapenaren esparruan kualifikazioa handitu nahi duten profesionalentzat.
Antolaketa
Antolaketa
Bost lanbide-modulu eskaintzen dira. Ez da nahitaezkoa modulu guztietan ikasturte berean matrikulatzea. Eskaintzako modulu bakoitza bere ordu kopuruarekin ziurtatzen da, modu independentean, eta Lanbide Heziketaren Sisteman ziurtapen-balioa du.
Eskaintza osatzeko, Lantokiko Prestakuntzako I. modulua eskaintzen da, 120 ordukoa.
Ikasketa plana
Ikasketa plana
GOI-MAILAKO LANBIDE HEZIKETAKO MODULUEN ESKAINTZA
"Zerbitzu soziokulturalak eta komunitatearentzako zerbitzuak" lanbide-arloa
| Lanbide-moduloa |
ECTS kerdituak |
||
|---|---|---|---|
|
1404. Berdintasuna sustatzeko esku-hartze eremua |
9 |
||
|
1405. Emakumeen partaidetza sociala |
7 |
||
|
1402. Genero-indarkeriaren prebentzioa |
12 |
||
|
1401. Genero-ikuspegidun informazioa eta komunikazioa |
12 |
||
|
1403. Emakumeen enplegua sustatzea |
12 |
||
|
1410. Lantokiko prestakuntza. I. multzoa |
11 |
Izen-ematea eta matrikula
Izen-ematea eta matrikula
Onarpen datak eta prozesua Hezkuntza Departamentuko fitxan ageri dira:
Ordutegia
Ordutegia
2025/2026 ikasturtea
MODULU ERDIPRESENTZIALAK:
-
Genero-indarkeriaren prebentzioa Astelehena 16:00h.-19:00h.
-
Emakumeen partaidetza soziala Asteartea 16:00-18: 30.
-
Informazioa eta komunikazioa genero ikuspegiarekin Osteguna 16:00h.-19:00h.
ONLINE MODULOAK:
-
Berdintasuna sustatzeko esku-hartze eremuak
-
Emakumeen enplegua sustatzea
LANTOKIKO PRESTAKUNTZA. I. multzoa (120 ordu)
Ziurtagiria
Ziurtagiria
Eskaintzako modulu bakoitza bere ordu kopuruarekin ziurtatzen da, modu independentean, eta Lanbide Heziketaren Sisteman ziurtapen-balioa du.
Lanbide Heziketako modularren eskaintzan sartzen diren lanbide modulu guztiak gainditzen dituenak lanbide ziurtagiria edo lanbide heziketako sistemaren ziurtagiria eskatzen ahalko du.
