HEZITZAILEEN ESKOLAKO ESPAZIOAK ETA BALIABIDEAK

2025/11/17

2025-2026 ikasturte honetan auzoko espazioak eta baliabideak ezagutzeko esperientzia aprobetxatzen ari gara. Adibide pare bat: Fuerte Príncipe Egoitza eta Azpilagañako Gizarte Zentroa, non antzerki tailer bat eta Irakurle Taldearen saio dinamiko bat egin ditugun. Proiektu horiek Animazio Soziokultural eta Turistikotik, eta Bereziko Lanbide Heziketatik sortzen dira.

Hezitzaileen Eskolak espazio eta baliabide faltak ditu —ez dugu adierazpen gela, tailerrik, liburutegirik ezta areto nagusirik ere— eta horrek aukera berriak irekitzen dizkigu. Aukera liluragarriak dira, baina kostu batekin: irakasleen aldetik planifikazioa eta kudeaketa, joan-etorriko denbora eta ziurgabetasuna (eskatutako espazioak agian ez dira erabilgarri egongo). Baliteke, gainera, Eskolan egiten diren jarduera edo ekitaldi batzuk ezin gauzatzea, horiek ikasle asko batera biltzeko adinako espazioak behar baitituzte. Bada, guk ez dugu pribilegio hori ere.

Gogora dezagun ikasturte honetan amaituko dela Eskolako lehen promozioa (pertsonen eta komunitateen hezitzaile gisa lan egingo dutenak), eta haien prestakuntza baliabide faltarekin osatuko dela (ziklo ezberdinen dekretuek ezarritako araudia bete gabe).