KOMUNIKAZIO BITARTEKOTZAKO ZIKLOAK DESGAITASUNAREN EGUNEKO JARDUNALDIA DINAMIZATU DU PLAZARAN

2025/12/04

Abenduaren 2an, arratsaldez, Komunikazio Bitartekotzako Zikloak Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna ospatzeko jardunaldia antolatu eta dinamizatu zuen Plazaran.
Gizarteratze Integrala (erdi‐presentziala, arratsaldez) zikloko ikasle eta irakasleek parte hartu zuten, eta proposamen inklusibo eta esperientzialaz gozatu zuten.

Jardunaldiak mahai-ingurua izan zuen, desgaitasuna duten hainbat entitatetako pertsonen testigantzekin; elkarteen standak bisitatzeko ibilbidea; merienda osasuntsua; eta “Nire lekuan jarri” tailerrak, testuinguru ez‐inklusiboetan empatia lantzeko.
Gainera, elkarteek egindako produktuekin osatutako saski baten zozketa egin zen. Jardunaldia manifiestuaren irakurketa kolektiboarekin amaitu zen.

Komunikazio Bitartekotzako ikasleek arratsaldeko momentu esanguratsuenak biltzen dituen bideoa sortu dute.

  Bideoaren esteka: [ESTEKA]