Oferta Modular de Promoción de Igualdad de Género

LHKO ESKAINTZA MODULARRA

Lanbide Heziketako modulu-eskaintza

Lanbide Heziketako moduluen eskaintza lanbide-heziketako irakaskuntzak hainbat modalitatetan eta eskaintza motatan egiteko aukera eskaintzen duen araudiaren barruan dago.

Lan-adinean dauden pertsonen prestakuntza-premiak asetzea, bizitzan zeharreko lanbide-kualifikazioa etengabe hobetzea, kalitatezko lanbide-heziketako hainbat modalitate bermatzea eta egiazta daitezkeen prestakuntza-eskaintzen malgutasuna eta modularitatea bermatzea du helburu.

"Genero-berdintasuna sustatzeko" lanbide-heziketaren modulu-eskaintza apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearen 35.1 artikuluan xedatutakoaren barruan dago; izan ere, genero-prestakuntza bermatzen da, lehentasunez, lanbide-heziketako goi-mailako teknikarietan, eta Nafarroako Lanbide Heziketak genero-berdintasunari buruzko Garapen Jasangarriaren 5. Helburuan parte hartzen du, zeharkako prestakuntza eta genero-berdintasuna sustatzeko gaitasun espezifikoak dituzten langileen eskaerari erantzuten baitzaio.

Lanbide-kualifikazioa zeharkako prestakuntzarekin eta GENERO-IKUSPEGIKO gaitasun espezifikoekin osatzen duen prestakuntza da, genero-berdintasunaren sustapenaren esparruan kualifikazioa handitu nahi duten profesionalentzat.

RESOLUCIÓN INSTRUCCIONES DESARROLLO CURSO 2025/2026

 

Antolaketa

5 lanbide-modulu eskaintzen dira. Ez da derrigorrezkoa modulu guztietan ikasturte berean matrikulatzea. Eskaintzaren modulu bakoitza modu independentean ziurtatuko da, bere ordu-kopuruarekin, eta Lanbide Heziketako Sisteman egiaztatzeko balioa izango du.

Eskaintza osatzeko, Lantokiko Prestakuntza I modulua dago, 120 ordukoa.

Antolaketa

GOI-MAILAKO LANBIDE HEZIKETAKO MODULUEN ESKAINTZA

"Zerbitzu soziokulturalak eta komunitatearentzako zerbitzuak" lanbide-arloa

Lanbide-moduloa

ECTS kerdituak

 

1404.  Berdintasuna sustatzeko esku-hartze eremua

 

9

 
       

1405. Emakumeen partaidetza sociala

 

7

 

1402Genero-indarkeriaren prebentzioa

 

12

 

1401. Genero-ikuspegidun informazioa eta komunikazioa

 

12

 

1403. Emakumeen enplegua sustatzea

 

12

 

1410. Lantokiko prestakuntza. I. multzoa 

 

11

Izen-ematea eta matrikula

Datak eta onarpen-prozesua Hezkuntza Sailaren fitxan agertzen dira:

Lanbide Heziketako Modulu Eskaintza

 

Ordutegia

2025/2026 ikasturtea

MODULU ERDIPRESENTZIALAK:

  • Genero-indarkeriaren prebentzioa Astelehena 16:00h.-19:00h.

  • Emakumeen partaidetza soziala Asteartea 16:00-18: 30.

  • Informazioa eta komunikazioa genero ikuspegiarekin Osteguna 16:00h.-19:00h.

ONLINE MODULOAK:

  • Berdintasuna sustatzeko esku-hartze eremuak

  • Emakumeen enplegua sustatzea

LANTOKIKO PRESTAKUNTZA. I. multzoa (120 ordu)

Ziurtagiri

Eskaintzaren modulu bakoitza modu independentean ziurtatuko da, bere ordu-kopuruarekin, eta Lanbide Heziketako Sisteman egiaztatzeko balioa izango du.

Lanbide Heziketako modulu-eskaintzaren xede diren lanbide-modulu guztiak gainditzen dituenak dagokion Lanbide Heziketako Sistemaren ziurtagiria edo ziurtagiria egiteko eskatu ahal izango du.

SOLICITUD CERTIFICADO PROFESIONAL

RESOLUCIÓN INSTRUCCIONES DESARROLLO CURSO 2025/2026